
2023ko Umore Azokako Epaimahaiak Aipamen Berezia ematen dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, “Geure(R)a” ikuskizunagatik, “zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik” eta “historian zehar emakumeen oroimena zalantzan jarri eta lekualdatzen duen hari poetikoagatik. Bere dramaturgiak emakumeen inguruko memoria zalantzan jartzen du, eta gaur egun plantea daitekeen galdera batekin amaitzen da: Nortzuk diren gaur egun sorginak? Eta nortzuk dira zapaltzen dituztenak”.
Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.
Antzina-antzinatik, emakumeak elkartu egiten ziren, ez bakarrik eguneroko lanak egiteko, baita beren arteko konpainiaz gozatzeko, ondo pasatzeko eta, aldi berean, beren ezagutzak eta esperientziak trukatzeko ere.
Errealitate hori baina, ez dute pertsona orok ondo ikusi, askatasun eta ezagutza hori mehatxutzat hartzen baitzuten beren status quorako. Horregatik, XVI. mendean, gure historiako gehiegikeria eta hilketa gordinenetako batzuk gertatu ziren, batez ere emakumeen kontra.


Lan Taldea
Ekoizpena
DIMEGAZ
Zuzendaritza artistikoa
JANIRE ETXABE
Gidoia eta dramaturgia
JANIRE ETXABE
Acting
JUANA LOR
Textua
TOTI MARTINEZ DE LEZEA
Koreografia
ALEJANDRA PEREZ, JANIRE ETXABE
Dantzariak
SARA MOHINO, ALEJANDRA PÉREZ, JANIRE ETXABE
Musika zuzendaritza
JUANTXO ZEBERIO
Musikariak
MADDI ARANA
FRANCESCA DI NICOLA
ALEJANDRO SAÚL
JUANTXO ZEBERIO
Ahotsa
ITZIAR ITUÑO
MADDI OIHENART
Dantza mapping
PACO GRAMAJE, LEO BAUTISTA
Jantzien diseinua
AMAIA ALBES
Soinua
AMAL ARIZTIMUÑO
Argiztapen diseinua
CARLOS SOLANO
Rigerra
MIKEL BONILLA
Grabaketa
DRONETIKAN AIR WORKS, BIDEOLA
Argazkiak
DAVID HERRANZ
Artxiboko irudiak
ZUGARRAMURDIKO SORGINEN MUSEOA
ARTE EDERREN MUSEOA
GOTZON ELORTZA FAMILIA
LUIS GOMEZ ANTON FAMILIA
Iraupena
30′
Banatzailea
DIMEGAZ, TERESA SALA
Babesa eta elkarlana
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA, BILBAO KIROLAK, DIMEGAZ
Estreinaldia
UMORE AZOKA 2023 (LEIOA)

GEURE(R)A” SAREAn, euskal antzoki publikoen sareak, ARTEKALEk eta ADDEk gomendatutako Euskal Herriko dantza lanen katalogoan dago.
