Dingilizke egitasmoaren bitartez, Dantza bertikala ezagutu edo dantza bertikalean trebatzeko aukera eskaini nahi da, gure hizkuntza eta kulturan oinarrituz.

Dingilizke egitasmoaren eskaintzak 4 euskarri ezberdin ditu, 4 sokek hezurmamitzen dute:

1. soka. Eskolako hezkuntza proiektua

Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskainia da, eta egoera erreal batetik abiatuz dantza bertikala zuzenean ezagutzeko aukera izango dute, oinarrizko konpetentzien ikaskuntza esanguratsua egiten duten bitartean.

2. soka. Formakuntza trinkoak

Formakuntza hauen bidez, Dantza bertikalean aritzen ikasteko aukera eskaintzen da, Harrobi Dantza bertikala konpainiako dantzariekin, Dimegaz eta kanpoko koreografoekin. Eskolak izaera trinkoa dute Gernikan kokaturik dagoen Txitatoki zirko-eskolan eta Gautegiz Arteagako frontoian izaten dira, intentsiboak aldiz Durangon, Laudion eta Ansoainen.

3. soka. Dantza-solasaldiak eta proiekzioak

Ikusleak Dantza bertikal emanaldi ezberdinak zuzenean ikusi eta konpainiako dantzariekin solasean aritzeko aukera izango du.

4. soka. Mendiko eskolak

Mendiko paretetan eta zuhaitzetan formakuntza intentsiboak eskaintzen dira, konpainiak bere sorkuntza koreografikoak egiten dituen espazio naturalak partekatuz.

Aukera zabala beraz, Dantza bertikala ezagutu edo ikastea nahi dutenentzako.

ANIMATU eta EZAGUTU @dingilizke!